Hilaren 19ra arte eman ahalko da izena Nabarnizko zaldi probetan
Nabarnizko Iluntzar Jai Batzordearen eskutik, maiatzaren 1ean, 2an eta 3an ospatuko dituzte Nabarnizko kinttopeko zaldi probak; hala, horietan parte hartu nahi duenak apirilaren 19ra arte edukiko du izena emateko aukera, 12:00ak arte.Horretarako, Nabar...
Horretarako, Nabarniz jatetxera jo beharko du. Hala eta guztiz ere, 94-625 05 58 telefono zenbakira deituta ere eman ahalko da izena.
Parte hartzen duten guztiek Nabarnizko harria erabili beharko dute probotan, eta, horrez gain, zaldien mikrotxip zenbakia ematea derrigorrezkoa izango dute. Ohi bezala, zaldiak pisatu egin beharko dituzte, eta hori saioak hasi baino ordubete lehenago egin beharko dute.
Hamar saritu
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzen dutenen artean lehenengo hamar sailkatuek jasoko dute saria: lehengoak 750 euro, manta eta txapela jasoko ditu; bigarrenak 650 euro; hirugarrenak 575 euro; laugarrenak 525 euro; bosgarrenak 500 euro; seigarrenak 475 euro; zazpigarrenak 450 euro; zortzigarrenak 425 euro; bederatzigarrenak 400 euro; hamargarrenak 350 euro.