Gernika Ueman izatea eskatzeko sinadurak biltzen hasi da EHE
Gernika-Lumo ere Ueman (Udalerri euskaldunen mankomunitatea) sartzeko sinadurak biltzeko kanpaina hasi du Euskal He- rrian Euskarazek (EHE). Hain zuzen, eskuorriak zabaldu dituzte herriko zenbait tokitan, herritarrek eskura izan ditzaten.«Euskaraz biz...
«Euskaraz bizitzeko eskubidea daukagu, eta euskaraz bizi nahi dugu. Udala da herritarrongandik hurbilen dagoen administrazioa, eta badauzka hizkuntza politika egiteko konpetentziak. Hortaz, udalari euskaraz bizitzeko nahia errespetatzeko eta udalarekiko harremanak euskaraz izateko daukagun eskubidea bermatzeko eskaria bideratzen diogu», dio EHEren idatziak.
Uema 1991. urtean sortu zuten. Orduko hartan, hamazazpi udalerri zeuden mankomunitatean. Gaur egun 72 dira, Muxika, Busturia, Bermeo eta Ajangiz, tartean. Eremu instituzionalean, euskalduntzeari dagokionez, erreferentzia bilakatu da Uema. Izan ere, euskara hutsean bizi daitekeela erakutsi dute. Herritarrei eta merkatariei ere ematen die zerbitzua.
Gernikarren eskariz
Eskaera hori, gainera, gernikarrek eurek egin behar dutela azaldu du EHEk. Horretarako, sinatzeko orriak eta buzoiak utzi dituzte herriko zenbait lekutan: Astran, AEKren bulegoan, Gernika-Lumoko Kultur Etxean, Gernika-Lumoko Udal Euskaltegian, Seber Altube ikastolan eta HITZA egunkariaren Gernika-Lumoko bulegoan.