Ekintzaz betetako Aste Santua izango dute ume eta gazteek, Lekeition
Lekeitioko Udalak eta Aisialdi taldeak egitarau zabala aurkeztu dute Aste Santuko oporraldirako. Apirilaren 7tik 10era, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, egunero, ludoteka eta kidegune zerbitzuak hainbat ekintzekin indartuta egongo dira: altxorraren...
11 urtetik gorako gazteek, berriz, Gazte Gunea zabalik edukiko dute apirilaren 10, 11 eta 12an, 18:00etatik 23:00etara bitartean. Ohiko zerbitzuaz gain, ekintza berezia apirilaren 11n izango dute: Urban dance ikastaro eta ikuskizuna.
Apirilaren 3an, 4an eta 5ean Gazte Gunea itxita egongo da. Ludoteka eta kidegunean apirilaren 3an, 4an eta 11n itxiko dituzte.