«Arrakastaz» amaitu dute Ganetako sute itxura
Bermeoko saihesbideko Ganeta tunelean sute itxura bat egin zuten atzo goizean. Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek, Bermeoko babes zibileko kideek eta Ertzaintzak parte hartu zuten, elkar koordinatuta. Suteak kontrolatzeko sistemek eta aireztapeneko ...
Bermeoko saihesbideko Ganeta tunelean sute itxura bat egin zuten atzo goizean. Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek, Bermeoko babes zibileko kideek eta Ertzaintzak parte hartu zuten, elkar koordinatuta. Suteak kontrolatzeko sistemek eta aireztapeneko sistemek behar modura funtzionatzen dutela egiaztatzeko froga izan zen, eta «arrakastaz» amaitu zuten. Hiru ordu baino gehiago iraun zuen frogak, eta tunelaren barruan ibilgailu txiki batek sua hartu zuela simulatu zuten.