Hondakin organikoak astean hirutan jasotzen hasi dira Ondarroan
80 bat familiaren hondakin organikoak jasotzen hasi da Ondarroako Udala. Etxe aurrean utzitako ontzi marroiak astelehen, eguazten eta bariku goizetan jasoko dira.Era berean, nahi duten herritarrei ontzia lokaletan lagatzeko aukera ere eskaini nahi die ...
Era berean, nahi duten herritarrei ontzia lokaletan lagatzeko aukera ere eskaini nahi die udalak. «Momentuz, horretarako lokal bat egokitu dugu. Lehengo Arenosaneko zapata dendan (Antiguako Ama kalean) astean hiru bidar euren hondakin organikoa laga ahal izango dute herritarrek. Laster, gainera, lokal gehiago egokitzeko asmoa daukagu».
Euren hondakin organikoak lokaletan utzi nahi duten herritarrek ingurumena@ondarroakoudala.net posta elektronikora idatzita edota 94-683 36 77 telefono zenbakira deituta egin dezakete eskaera.
Udalak aurreratu duenez, gainera, bi urterako proiektua izango da. «Bi urte barru hondakinak jasotzeko kontratua berritu egin beharko da, eta orduan herri guztian organikoa jasotzeko sistema orokor eta behin betiko bat ipini beharko da».