«Gure entzuleak gure lanaren parte izatea gura dugu»
Rock alternatiboa eskainiko duen Obsero lana prest du Busturialdeko taldeak. Azken urteetan taldeak eduki duen bilakaera nabaria izango dela diote. Sei abesti izango dira, bakoitza bere kutsu bereziagaz.Iñigo Canok (Gernika-Lumo, 1972), Mikel Canok (G...
Rock alternatiboa eskainiko duen Obsero lana prest du Busturialdeko taldeak. Azken urteetan taldeak eduki duen bilakaera nabaria izango dela diote. Sei abesti izango dira, bakoitza bere kutsu bereziagaz.
Iñigo Canok (Gernika-Lumo, 1972), Mikel Canok (Gernika-Lumo, 1971), David Layak (Bermeo, 1981) eta Txema Guarrotxenak (Bermeo, 1977) osatzen dute Sealed Room. Taldeak prest du hurrengo lana izango dena: Obsero. Hori posible egiteko, baina, crowdfunding kanpainan sartuta daude.Obsero lana grabatzeko prest duzue. Hori egiteko, crowdfunding kanpaina abiarazi duzue. Zer dela eta?
Sealed Room taldearen jarraitzaileak diren horiek, gure lanaren parte izatea gura dugu. Jendea gure diskoaren parte sentitzea da helburua. Uste dugu jendearengana iristeko modu ona dela, eta batez ere, gure ilusioa eta disko hau ateratzeko dugun gogoa elkarbanatzen dugu.
Zertan datza kanpainak?
Disko berria grabatu ahal izateko helburu ekonomiko bat lortzean datza, 40 egunetan. 5 eurotik 300 eurora jarri daitezke. Bakoitzak jartzen duenaren araberako ordainsaria izango du ondoren.
Eta zer moduz doa?
Ez doa txarto, baina laguntza handiagoa beharko genuke.
Jendea animatzen al da oraindik argitaratu barik dagoen zerbaitengatik ordaintzera?
Bai, gero eta jende gehiagok daki zertaz doan crowdfunding proi-ektua. Batez ere, gu ezagutzen gaituztenak ondo erantzuten ari dira, eta gu, zelan ez, oso eskertuta gaude.
Zer eskainiko du Obsero lanak?
Rock alternatiboa eskainiko duen diskoa izango da. Letrak oso pertsonalak dira, baina edozein pertsona sentitu ahalko da islatuta. Musikak atmosfera eta melodia asko edukiko du. Uste dugu urteekin izan dugun bilakaera nabaritu ahalko dela disko berri honegaz.
Aurretiaz egindako lanen ildo berekoa al da?
Musika arloan hobeto ezagutzen garen aroan gaude; zuzeneko gehiago egin ditugu, eta bilakaera atmosferikoagoa eduki dugu.
Zenbat abesti izango ditu?
Sei abesti izango dira. Bakoitzak bere kutsu berezia izango du, baina Sealed Room izateari utzi barik.
Dena prest al duzue kanpaina amaitzen denean estudiora sartzeko? Non grabatuko duzue?
Horretan gaude, bai. Bilboko Koba estudioetan grabatuko dugu. Xanpegaz grabatzeko segurtasuna eskaintzen digu, eta gogo handia genuen. Egun Sealed Room dena diskoan irudikatzeko konfiantza ematen digu Xanpek.
Abestiak nork idazten ditu? Zer kontatzen dute? Zelan jartzen duzue musika?
Prozesu bitxia da gurea, ez dugu letrak idazten gehiengoak egiten duten modura. Musika ontzen gauden bitartean sortzen dira letrak, gehienetan, lokalean inprobisatzen ari garela sortzen dira. Era berean, Iñigo abeslariak bere buruan dituen zenbait esaldi sartzen ditu letretan. Hala ere, ez da inoiz idaztera jesartzen. Behin edo behin saiatu da letra idatzita duela musika jartzen, baina ez da ezer ateratzen. Taldeak musika sortzen duen heinean sortzen dira, beraz, letrak ere.
Beste talderen baten eraginik badauka zuen taldeak?
Sealed Room musika taldeko kide bakoitzak bere gustuak ditu, nahikoa desberdinak dira, gainera. Bakoitzak bere estiloa du. Horren eraginez, gure musikak metal gogorrenetik hasi eta rock alternatibora egiten du. Ez daukagu eragin argi bat; hala ere, Sober taldeagaz lotzen gaituzte askotan. Antzekoena ahotsa izan daiteke. Bestalde, Mikel gitarristak Sober taldearen musika ez du inoiz entzuten, eta bera da ideia gehien ematen dituena musika lanetan. Gustukoak ditugun ideien artean mugitzen gara, eta Sealed Room denagaz egokienak direnak har- tzen ditugu.
Zeintzuk dira zuen planak epe laburrera?
Garrantzitsuena orain, Obsero lana grabatzea da. Ahal ditugun kontzertu guztiak eskainiko ditugu, eta posible badugu Euskal Herritik kanpo ere jo gura dugu Madrilen edota Bartzelonan.