Aberri Eguna ospatuko dute domekan, Ispasterren eta Bermeon
Aurreko urteetan bezala, Aberri Eguna ospatuko dute Euskal Herriko hainbat txokotan domekan, tartean, Bermeon eta Ispasterren.Ispasterren 12:30ean emango diote hasiera egunari meza santuagaz eta bertsolarien konpainian. 13:00etan, berriz, ikurrina altx...
Ispasterren 12:30ean emango diote hasiera egunari meza santuagaz eta bertsolarien konpainian. 13:00etan, berriz, ikurrina altxatu eta aurreskua egingo dute, eta, ondoren, bertsolariak egongo dira plazan. Triki poteoa eginda, Batzokian batuko dira bazkaritan. Arratsaldea trikitilariek girotuta igaroko dute.
Bermeoko Udalak ere ekitaldia egingo du Taraskan, 12:00etan hasita. Herritarrei parte hartzeko deia egin die, «euskaldun guztiak batzea baitu helburu egun horrek». Era berean, ikurrina etxeko balkoi eta leihoetan jartzeko deia egin du.