'Birgaitze plana' bi urtez geldi izan dute; eskualdeko zenbait alkatek azalpenak eskatu dituzte
Ibarrako industriagunea
Gernika-Lumoko industriagunea birgaitzeko bidean “pausoak eman” nahian bildu ziren EH Bilduko alkateak Busturialdeko alkate independenteekin eta EAJkoekin. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Ibarran dauden 42 hetarea industria lur horiei irtenbidea eman nahi die EH Bilduk. Hori dela eta, Busturialdeko 10 alkatek Busturialdea Industrialdea S.A.ren Batzar Nagusin eskaera bat egin zuten 2013an: Busturialdeko Industrialdea, S.A.
–ren jarduera-eremuan Gernikako Ibarra ere sar zezaten eta, era berean, eremu horretan epe laburrean poligono urbanizatu bat abian jarri ahal izateko beharrezko diren aktuazioak burutzea. Hala ere, bi urte beranduago, Ibarrako industriaguneak bere horretan jarraitzen duela salatu du EH Bilduk gaur arratsaldean, prentsaurrekoan. “Guk proposatutako
Birgaitze Planak garatzeko bederatzi hilabeteko lana eta 150.000 euroko aurrekontua eskatzen zuen”. Gainera, EH Bilduk gogoratu duenez, koalizioko, EAJko eta talde independenteetako alkateek onartu zuten plan hori, “aho batez”.
“Proiektua lantzen ari zirela uste genuen, baina 2014ko uztailean SPRIk egindako bost orriko dokumentua eman zigun. 42 hektareako industriagunea beharrean, 5 hektareakoa aurreikusten zuen txosten horrek; eta edukiek ere ez zuten zerikusirik guk eskatutakoarekin. Oso partziala eta azalekoa zen, lotsagarria”, adierazi dute Busturialdeko EH Bilduko eta plataforma independenteetako alkateek.
Gauzak horrela, berriro batzartu ziren alkateak SPRIrekin, beste proposamen bat egiteko. “Eraberritze proiektua Gernika-Lumoko Udalak berak diseinatzea izan zen gure proposamena, eta Busturialdeko Industrialdea, S.A-k proiektua finantzatzea; hala ere, horri ere ezetza eman zioten”. Beraz, Gernika-Lumoko industriagunerako proiekturik ez dagoela kritikatu dute hamar alkateek, eta bilera batera deitu dute Busturialdeko Industrialdea, S.A-ko administrazio kontseilua, “adar jotze hau agitzeko eta aurrerantzean eman beharreko pausoak zehazteko”.