Lekeitioko Udalak babesgune bat prestatu du Otoio mendian
Otoio mendira doazen ibiltariek aterpea aurkituko dute gaurtik aurrera bertan. Hainbat konponketa egin eta gero, Otoioko talaiako eraikina prestatu du Lekeitioko Udalak ibiltarien babesgune izateko. Ibiltarien eskariei erantzunez, eraikinaren zati bat ...
Bestalde, baina, herritar eta erabiltzaileei udal azpiegitura hori zaindu eta erabilpen egoki bat ematea eskatu diete. Izan ere, talaiako eraikina 2010 konpondu zuen udalak Itsas Ondaren Zentroaren proiektuaren baitan, bertan talaieroaren bizitzaren nondik norakoak azaltzen dira. Hainbat aldiz konpondu eta egokitu behar izan dute gunea, egon diren lapurreten ondorioz.