Sabin Aranako lanak gaurko amaitu nahi dira
Sabin Arana kalean egiten dabiltzan lanen ondorioz, kaleko errail bat zirkulazioari itxita egon da azken egunotan. Ipini diren semaforoek auto ilara bat edo beste sortu dituzte azken egunotan, baina gaur arratsaldean edo biharko asko jota, bidea irekit...

Sabin Arana kalean egiten dabiltzan lanen ondorioz, kaleko errail bat zirkulazioari itxita egon da azken egunotan. Ipini diren semaforoek auto ilara bat edo beste sortu dituzte azken egunotan, baina gaur arratsaldean edo biharko asko jota, bidea irekita egongo dela adierazi dute udal ordezkariek. «Bertan dagoen ur kanalizazioaren estalkiak zarata ateratzen zuen, eta hura berrizten egon dira». Horrez gain, gaur Sabin Arana, Txori Erreka, Dronge parean eta Ertzain etxeko ingurua eta Kafe Atze pasealekua asfaltatu egingo dituzte.