Gazte martxaren aurkezpena egingo dute gaur, Ondarroan
Herria Mugarri, gaztetxeak martxan lelopean apirilaren 3tik 5era Lekunberritik Berriozarrera egingo den mendi martxaren aurkezpena egingo dute gaur, 18:30ean, Ondarroako alde zaharrean.Aurkezpena musikagaz, bideoekin eta aurreko urteetako martxetako ar...
Aurkezpena musikagaz, bideoekin eta aurreko urteetako martxetako argazkiekin egingo dela iragarri dute martxa antolatu duten Ernai eta Aintzina taldekoek.
Aurkezpena egiteaz gain, herritarren zalantzak argitzeko tartea ere egongo da. Behin hori eginda, jan-edana egongo dela aurreratu dute.
Zehatz esateko, Lekunberrin hasi, Irurtzun eta Berriozarren geldialdiak egin, eta Aberri Egunean amaituko da. «Euskal Herriko txoko guztietako gazteok batuko gara, herria mugarri dugula, gure oraina pausoz pauso eraikitzeko».
Hiru egunetan egingo diren ekitaldiak ere ikusgai daude: www.gazteokmartxan.info.