'Zipi eta Zape' filma emango dute bihar, udal areto nagusian
AULESTI // Martxoko egitarauaren barruan, zinemaz gozatzeko aukera izango dute aulestiarrek bihar. Izan ere, Zipi eta Zape filma emango dute udaletxeko areto nagusian, 17:30ean hasita. 2013. urtean eginiko filma da, Oskar Santosek zuzendutakoa. Jose E...
AULESTI // Martxoko egitarauaren barruan, zinemaz gozatzeko aukera izango dute aulestiarrek bihar. Izan ere, Zipi eta Zape filma emango dute udaletxeko areto nagusian, 17:30ean hasita. 2013. urtean eginiko filma da, Oskar Santosek zuzendutakoa. Jose Escobarrek sortutako Zipi eta Zape marrazkietan oinarritutako irudizko filma da. Zipi eta Zaperen bihurrikeriek abenturazko filma bilakatzen dute.