Enekoitz Bastegieta Esloveniako mugan ikusi dute azkenengoz
Martxoak 11 geroztik etxetik falta den Enekoitz Bastegieta gernikarra herenegun arratsaldean identifikatu zuten Esloveniako poliziek, mugako kontrol batean. Segurtasun Sailak bilaketa agindua emana zuen Schengen eremuan, eta horri esker aurkitu dute 39...
Hala, Esloveniako poliziak abisua eman zuen martitzen arratsaldean, Bastegieta, bere furgonetagaz, herrialde horretako muga zeharkatzera zihoanean. Osasun egoera onean dagoela eta etxera bidean dela esan du Ertzaintzak, prentsa ohar baten bidez.
Aniztasuna
Hilaren 10ean, bizikletan ibiltzera zihoala esanez, ohar bat eskegi zuen bere dendako erakusleihoan, baina bueltatu ez zela ohartuta, haren etxera joan ziren hurbilekoak.
Atea zabalik aurkitu zuten, telebista piztuta, baina gizonezkoaren, bizikletaren eta haren ibilgailuaren arrastorik ez. Hori dela eta, salaketa jarri zuten, eta Ertzaintzak hilaren 11n hasi zuen gaztea bilatzeko ikerketa. Dena den, Bastegieta non eta nola desagertu zen ez zekiten, eta hipotesi eta aukera denak zabalik izan dituzte.