Ume zein nagusi, hango eta hemengo, hainbat lagun batu ziren atzo Bermeon, Busturialdeko Ur Partzuergoak antolatutako jaialdian. Uraren inguruko sentsibilizazio kanpainari amaiera eman diote atzoko festa egunarekin. Zipriztin eta Irrien Lagunak zituzten zain atzo, Lamreran. San Andres urtegira ibilaldi gidatua egin ostean, herri krosean parte hartu zuten umeek. Eta indarberritzeko, txokolate jana egin zuten, kalejiran atera aurretik. Izan ere, Talatik hasita, urari buruzko sentsibilizazio kanpainaren baitan ikastetxe bakoitzak idatzitako gutunak bilatzeko kalejira egin zuten.
13:00etan egin zuten ekitaldi nagusia, Artza frontoian. Han, partzuergoak antolatutako argazki lehiaketaren sariak banandu zituzten. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak ere erakusten ipini zituzten atzo.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.