Bermeoko semearen senideek, herriko lagunek, kanpotik etorritakoek, Bermeoko hainbat taldek eta Idurre Bideguren alkateak eta zenbait hautetsik parte hartu zuten zapatuan artistaren omenez sinbolismoz beterik egindako ekitaldian. Une hunkigarri asko bizi izan zituzten bertan bildutakoek, baina denetan hunkigarriena alkateak 200 urtetik gorako teila bat eman zionean bizi izan zuten. Nestor Basterretxea Bermeoko seme kutunari 2015-03-21 ‘Bermeo nire herri maitea, zu zara olatu erraldoi baten indar zoragarria’ irakur zitekeen teila horretan; hain zuzen, Basterretxearen Olatua lanean irakur daitekeen esaldia. Udalak nabarmendu duenez, teilak sinbolismo berezia dauka, “Nestor Basterretxeak Izaro irla eta Madalen jaiak asko maite” zituelako.
Enrique Arzubiagak landutako artelan horren bidez, Basterretxeak herrian utzi duen ondarea eskertu nahi izan dio Bermeok, “benetako altxor bat dugulako herrian”. Bidegurenen esanetan, “bere lanak oso banguardistak dira, baina, era berean, presente daude beti bere sustraiak”.
Amaia Artetxek aurkeztu zuen ekitaldian Nestor Basterretxea zenari buruzko bideo bat proiektatu zuten. Jose Angel Irigarai poeta eta idazleak Basterretxearen omenez idatzitakoa irakurri zuten ekitaldian, eta dantzariek ohorezko aurreskua eskaini zioten. Txalapartariek, txistulariek eta Izaro abesbatzak ere parte hartu zuten.
Jon Gofinondo Basterretxearen txikitako lagunak, bestalde, elkarrekin bizi izandakoak ekarri zituen gogora, eta Jon Lopategik bertso batzuk eskaini zizkion. Katrin Alberdi artistaren lana errestauratu eta katalogatu duen pertsonak eta Ana Tere Bengoetxea, Joni Unanue eta Aingeru Astui zinegotziek Nestor Basterretxearen Zuberoako lagunek ekitaldirako beren beregi egindako bertsoak bota zituzten. Eleizalde ikastolak ere opari bat eskaini zion Basterretxeari.
Ekitaldi hori amaituta, Lamera parkean bildu ziren parte hartzaileak, Euskal Kosmogonia izeneko parke eskultorikoaren inaugurazio sinbolikoa egiteko. Bermeoko alkateak eta Nestor Basterretxearen familiak zinta ebaki zuten, omenaldiari amaiera emanez.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.