
Bizkaiko batel ligako seigarren estropada jokatu zuten arraunlari bizkaitarrek Ondarroako uretan zapatuan. Bizkaiko txoko ezberdinetatik etorritako hainbat arraunlari eta batel bildu zituen kostaldeko herri horrek. Gainera, bigarren, hirugarren eta laugarren postuak bereganatzeko aukera izan zuten Busturialdeko eta Lea-Artibaiko arraunlariek.
Bertokoen artean, Mundaka Arraun Taldekoek lortu zuten postu hoberena zapatuko estropadan; gazteen mailan, bigarren egin baitzuten gizonezkoetan. Bermeokoak ere fin aritu ziren: neska eta mutilak bateratutako haurren kategorian hirugarren egin zuten, eta haur eta kadete mailan, gainera, laugarren egin zuten, neska zein mutiletan.
Gainontzekoak ere lehian
Elantxobe, Ondarroa eta Lekeitioko arraunlariek ere parte hartu zuten zapatuko lehian, eta gorenengo postuak eskuratzeko borrokatu zuten uretan.
Bizkaitarrak ez ezik, gipuzkoarrak ere arraunean lehiatzeko elkartu ziren asteburuan. Mutrikun 12. jardunaldia jokatzeko ordua jarria zuren domekan; hala ere, denboraldiaren ondorioz, bertan behera uztea erabaki zuten egun horretako norgehiagoka. Hala, zapatuan Zumaian jokatutako estropadagaz konformatu beharra izan zuten.
Beste hainbat arraun talderekin batera, mutrikuarrek ere parte hartu zuten zapatuan; hain zuzen, gazte eta nagusien mailan uretaratu zituzten batelak gizonezkoek. Gazteek azken egitea lortu bazuten ere, nagusiek hirugarren postua eskuratu zuten, hala, zazpi puntu bereganatuta.
Argazkiak Bermeo Arraun Taldearenak dira