Hirugarren mailan jokatzen duten Bermeo eta Gernika taldeek berdinketan amaitu dituzte asteburuko partidak. Bermeok Berio taldea hartu du bere zelaian, eta Gernikak, berriz, Oiartzunen aurka jokatu behar izan du gipuzkoarren zelaian. Bertoko talde biek gol bana sartzeko aukera izan dute.
Sailkapenean azken postuan den taldearen aurka jokatu zuen Gernikak asteburuan, eta partidak erreza bazirudien ere, berdinketagaz konformatu behar izan zuen. Sailkapenean, baina, ez da aldaketa askorik nabaritu; bertokoak toki berean jarraitzen baitute: hirugarren. Bermeokoek, berriz, sailkapenean postu bat gora egitea lortu dute asteburuan; hala, hamabigarren dira, gaur gaurkoz.
Nabarmendutako argazkia Jesus Mari Jauregirena da.