Eskolak konponzteko lanak
Eraikinaren fatxada eta teilatua konpontzen ari dira. Egoera txarrean zegoen eraikina, eta berau egokitzeko beharra ikusi zuen Gernika-Lumoko Udalak. Bi astez luzatuko dira obrak, eta eraikinaren hormak margotu ere egingo dituzte. Lanok egiteko, 8.500 euroko aurrekontua du udalak.