Gernika-Lumoko Idazlan Koadernoen hamalaugarren edizioa prest da; atzo eta gaur egin dituzte irakurketa saioak, Lizeo Antzokian. Aurten, guztira, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen 59 lan bildu dituzte idazlan koaderno horietan.
Zentro bakoitzak bere idazlanak aukeratzen ditu, ziklo bakoitzeko bi. Hala, Lehen Hezkuntzakoen liburuan 30 ikasleren idazlanak jaso dituzte, eskuz, beraiek idatzi modura eta jatorrizko marrazkiekin.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Helduen Heziketa Iraukorreko (HHI) ikasleen lanak, berriz, CD formatoan bildu dituzte; 29 lan guztira.
Ikasleei egindako lana eskertzeko asmoz egin dituzte irakurketa saioak, Lizeo Antzokian. Ekitaldi horietan, gainera, sariak hartu ditzute ikasleek: 30 euroko bonoak LHko ikasleek, eta 40 eurokoak nagusiagoek.
Era berean, idazlan koadernoaren eta CDaren portadak ilustratzen dituzten irudien egileak zeintzu diren ere eman dute jakitera: Claudia Parfenek irabazi du DBH/Batxilergoko portada lehiaketa, eta Maddi Mugirak LHkoena. Lehiaketa horretako azken fasera heldu diren portadak ikusgai daude Lizeo Antzokian; 60 lan, guztira.
Ekitaldiaren argazki gehiago, hemen.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.