Umetxoak Kabelinatxe Egunean
Nabarnizko eta Ereñoko dantzari gazteak batzen dituen Kabelinatxe dantza taldeak Kabelinatxe Eguna ospatu zuen joan den domekan, eta 150 dantzari gazte bildu zituen Ereñoko frontoian. Izan ere, Kabelinatxekoez gain, Foruko Urdaibai, Ibarrangeluko Lorea eta Gernika-Lumoko Elai-Alai dantza taldeetako ume eta gazteek parte hartu zuten.
Besteak beste, Dantzari Dantza, Gipuzkoako eta Eltziegoko dantzak, Artzainak eta Inudeak, Kortes, Txulalai, Zapatari Dantza eta Marmutx dantzatu zituzten frontoian bildutakoen aurrean.
Aurten ere zozketa egin du dantza taldeak. Hain zuzen, 724 zenbakidun txartelaren jabea izan da lehenengo saria lortu duena, eta 821a eduki duena bigarrena eskuratu duena. Zenbaki bien jabeak berehala agertu zirela nabarmendu du Kabelinatxek. Irabazleak asteburu bateko egonaldi bat eskuratu du, eta bigarrenak Arita-Berri jatetxean bi lagunentzako otordu bat.
-
-
Umetxoak Kabelinatxe Egunean
-
-
-