Lorezaintza lanak egiten ari da Bermeoko Udala Lamerako zuhaitzetan. Hain zuzen ere, zuhaitzen oinarriak lurrarekin betetzen ari dira, ondoren belar zotalak jartzeko. Egindako lanak «ondo» finkatu arte, hesituta dituzte zuhaitzak. Hesiak kentzerakoan, baina, herritarrei horiek zaintzeko eskaera egiten die. «Gune horietara txakurrak sartzen ez uzteko eta inork ez zapaltzeko», eskatzen dute. Lanok Edertze Planaren baitakoak direla diote.