Izartu Bermeo herri mugimenduak otsailean egin zuen aurkezpena
Nestor Basterretxea aretoan aurkeztuko dituzte proposamenak 19:00etan. Herrian dagoen alderdi bitasunagaz amaitzeko helburuagaz sortu da Izartu Bermeo. Aipatu herri mugimenduak aurkeztuko dituen proposamenak helburu bakar bat duela diote, «herritarren bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea, egun bizi dugun egoerari buelta emanda».
Bihar aurkeztuko dituzten proposamenak hiru ardatz nagusi dituzte oinarri:
herriaren suspertze ekonomiko eta soziala, sektore berriak sustatuta eta herriak bizi duen isolamendu geografikoari konponbideak emanez;
benetako gardentasuna, herritarrek diru publikoagaz egiten denaren berri izateko eta
parte hartze zuzena hartu beharreko erabaki garrantzitsuetan, aurrekontuetan edo hirigintza kasuetan, esaterako, «kontsulta lotesleak erabilita».