
Foruko Udala Hiri-Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berria garatzeko lanetan ari da. Horretarako, parte hartze prozesu baten baitan sartuta daude. Hala, zpatuan egingo duten tailerrean parte hartzera deitzen dituzte herritarrak. 11:00etatik 13:30eara bilduko dira.
Parte hartze tailerra kudeatuko duen ekipo teknikoak word face formatoa erabiltzea aurreikusi duela azaldu dute udal ordezkariek. Herritarrak lantalde desberdinetan banatuko dira eta mahai bakoitzean herriko beharrizanak eta gabeziak landuko dituzte. Ondoren, elkarrizketarako txanda ezberdinetan parte hartzaileek euren ideiak partekatzeko aukera izango dute.
Zapatuko parte hartze tailerraren azken zatian, ondorioak atera eta ideia nagusiak laburtuko dituzte. Horiek ondoren, herriko Diagnostiko Parte hartzailean agertuko direla jakinarazi dute.