25 ko ibilbidea biltzen duen erakusketa ikusgai dago Gernika-Lumoko Kultur Etxean

Gorakadak 25 urte
Gorakada antzerki konpainiaren 25 urteko ibilbidearen islada den erakusketa hartu du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak. Atzo inauguratu zuten, eta martxoaren 27ra arte izango da ikusgai. Txotxongiloak, eszenografiak… Antzezlan eta istorio ugari gogora ekartzen dituzten elementuak daude erakusketa gelan, herritarren begi bistara. Hala, bisitariari abentura, magia eta ilusioz beteriko mundu liluragarria erakutsi gura dio antzerki taldeak, erakusketa horren bitartez. Ume zein nagusi, familiek ikustekoa ere bada Gorakadak Gernika-Lumora ekarri duena.
Erakusketa horrekin, taldearen antzezlanik esanguratsuenetako txotxongilo eta eszenografiak aurkeztu nahi ditute: Titirikontu, Gondola misteriotsua, Jim Altxor Uhartean, Robin eta Hood, Irudimendeko Hiria, Cyrano, Ogro Txikia… 25 urteren ibilbidean. milioi bat ikusle bildu ditu Gorakadak; 23 ikuskizun aurkeztu ditu, eta 2.000 emanaldi inguru eskaini ditu.
-
-
Gorakadak 25 urte
-
-
Gorakadak 25 urte
-
-
Gorakadak 25 urte
-
-
Gorakadak 25 urte
-
-
Gorakadak 25 urte
-
-
Gorakadak 25 urte
-
-
Gorakadak 25 urte
-
-
Gorakadak 25 urte
-
-
Gorakadak 25 urte