Dejaburen ‘Azken portua’
Korrikaren Bermeoko aurkezpena egingo du gaur bertan AEK-k, 18:00etan, Kafe Antzokian, baina ez da izango gaurko dakarren hitzordu bakarra. Izan ere, Korrika kulturalaren barruan, Dejabu panpin laborategiak Azken portua umeentzako antzezlana taularatuko du, 18:30ean, Nestor Basterretxea aretoan. Lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago antzezlana, eta sarrerak 4 euro balio du. dejabu