Muruetako taldea
600 kiloko Euskadiko Sokatira Txapelketako finala joan den zapatuan jokatu zen, Erandion. Muruetak eta Sokarrolak osatu zuten Busturialdeko ordezkaritza, eta, hurrenez hurren, hirugarren eta bosgarren egin zuten. Hortaz, podiuma lortu du Muruetako taldeak. Ezpeletako (Lapurdi) Ñapurrak eta Ibarra (Gipuzkoa) izan ziren lehenengo bi sailkatuak.
Txapelketako lehenengo saioa otsailaren 14an jokatu zuten, Adunan, eta orduko hartan finaleko emaitza beragaz amaitu zen jardunaldia, Ñapurrak gailendu baitzen, eta Ibarrak eta Muruetak egin baitzuten bigarren eta hirugarren. Bigarren jardunaldian, Bilboko La Casillan, Ñapurrak nagusitu zen, eta bigarren egin zuen Muruetak.
Sailkapena:
- Ñapurrak
- Ibarra
- Murueta
- Betigazte
- Sokarrola
- Abadiño