Ibai Gabantxo gazte bermeotarra ‘Ferrari Tarapun’ autoarekin
Guztiontzako hezur-muinen bila dabilen
Ferrari Tarapun autoak Bermeo bisitatu du. Informazioa ematea da auto horren helburua, eta Bermeoko portuan izan zen atzo goizean. Gaixotasuna gainditu duen Ibai Gabantxo gazte bermeotarra izan zen, gainera, beste boluntario batzuekin batera, herritarrei informazioa zabaltzen. Besteren artean, hezur-muina emateak duen sariaren berri ematen izan ziren; bizi bat salbatzea, alegia. Interesa duten bizkaitarrek 94-403 36 01 telefono zenbakira deitu behar dutela esaten ibili ziren atzokoan.