Imanol Goñi natxituarra
Azpeitiko VII. Zuzenien lasterketa bertikalean parte hartu zuten atzo Euskal Herriko hainbat kirolarik; tartean, Arrolape Mendi Taldeko Busturialdeko zein Lea-Artibaiko kirolariek. Urteko lehen lasterketa izan zen horietako askorentzat, eta pozik amaitzea lortu zuten. Imanol Goñi natxituarrak, esaterako, sailkapen orokorreko bigarren postua eskuratu zuen, eta Joanes Goitisolo gernikarrak, berriz, 23 urtez apizkoen sailkapenean lehenengo postua.
Hiru kilometro eta 200 metroko luzeera izan zuen lasterketak eta 800 metroko malda. Irteera puntutik banan-banan aterata ekin zioten kirolariek lasterketari. Ibilbidean zehar, lokatz askorekin topo egin zuten parte hartzaileek, eta gogor egin behar izan zioten. Oztopoak oztopo, hala ere, bere marka uztea lortu du Arrolapek oraingoan ere. Kadeteen mailan, esaterako, laugarren egin zuen Bermeoko Arkaitz Ibarretxek, eta neska beteranoetan, aldiz, Errigoitiko Leire Monasteriok. Josu Uriarte markinarrak, gainera, sailkepen orokorreko lehenengo 20 postuen artean sailkatzea lortu zuen, 15. eginez.
Goitisolo, bere aldetik, «pozik» agertu da asteburuko lasterketagaz, eta, orain, urrun zituenak geroz eta gertuago dituela dio.
Taldekako txapelketan ere, lana ona egin zuen Arrolapek; izan ere, bigarren egitea lortu zuen. Nesken papera nabarmendu dute taldekideek; «mutilek ondo egin arren, nesken parte hartze gabe, taldeak ez lukeelako punturik eskuratuko».