Urdaibaiko Biosfera Erreserba garapen iraunkorrerako ikasleku bilakatuko duen plana onartu du gaur Urdaibaiko Patronatuak (Garapen jasangarrirako interpretazio, ikerketa, gaikuntza eta hezkuntzarako PICE plana). Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Josean galerak azaldu duenez, Urdaibai iraunkortasunerako ikasgune bihurtzeko jarduera ildoak biltzen ditu plan horrek, baita ekonomia berdea eta turismoa erakargarriagoa garatzeko ekintzak ere. Plan hori 2025. urtera arte izango da indarrean, eta tokiko eragileen parte hartzearekin eta adostasunarekin garatu dutelaazaldu du Galerak.
Berrikuntza arloan ere Urdaibaiko Biosfera Erreserba aitzindari izatea dute helburu. Kontzientziak piztu gura dituzte, erreserbaren kudeaketa hobea egiteko. Horretarako tresnak ere zehazten ditu planak.
Hutsuneak bete
Diagnosia egiterakoan identifikatu zuten hutsuneetako bat izan zen erreserban lan egiten duten agenteen arteko koordinazio falta. Asko lan egiten da, eta ondo, baina elkarlanik ez dago.
Era berean, herritarrak informatzearen beharra ere azpimarratu dute plana garatu dutenek. Alegia, Urdaibaiko Biosfera Erreeserban lan eta ikerketa ugari egin izan dituzte, eta, Doñanako Parkearen atzetik, nazioarteko artikulu gehien publikatu duen gunea da Urdaiabai. Hala ere, an horiek herritarrengana helarazten ez dute jakin. Plan berriak hutsune horiek kontuan hartu, eta ekintza programak zehazten ditu.
Ikasleak hezi
Heziketari ere garrantzia handia eman diote. Horregatik, plan berria hezkuntza arloan ere txertatuko du Jaurlaitzak. Hezkuntza Berrikuntzarako Zuzendari Begoña Garamendik azaldu legez, derrigorrezko hezkuntza amaitzerakoan ikasleak gaitasuna izatea eta konpetenteak izatea dute helburu. Horretarako, iraunkortasuna ez da irakasgai edo diziplina legez ulertu behar bakarrik; zeharkako konpetentzia da bultzatu gura dutena: «ikasleek norbera izaten ikas dezaten, eta egiten ikas dezaten. Hau da, ezagutza bai, baina jarrerak ere garrantzitsua dira, nola jokatu behar duten besteen ongizatea ere bermatzeko».
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.