Irudian, Muruetako ontziola
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako sailburuak zehaztu duenez, Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziolek 11 kontratu eskuratu dituzte
tax lease sistema berria indarrean jarri zenetik. Horrenbestez, bi urterako lana dutela iragarri du. Navalek, gainera, beste bi kontratu ere lortu ditu, baina, kasu horretan, finantziazio mekanismo hori gabe.
Tapiaren iritziz, “zalantza guztiak ez dira uxatu, egoera ekonomikoa konplexua delako”, baina, dioenez, sektoreak erakutsi du lehiakorra dela, “
tax lease-arekin edo gabe”.
Javier Lopez de Lacalle Euskadiko Itsas Foroko presidentearen esanetan, iazko negutik nabaritzen dute hobekuntza joera, kontratuetan gauzatu dena. Alabaina, beste kezka bat nabari da orain sektorean: petrolioaren merkatzea.
Gasa eta petrolioa garraiatzen duten ontzietan daude espezializatuta ontziolak. Ixtear zeuden halako ontziak egiteko hainbat kontratatu. “Proiektuak ez dira bertan behera geratu baina geldirik daude, petrolioaren merkatzeagatik. Zain gaude, ea upelaren prezioak zein joera hartzen duen”.