Mundakan, Portuondo pareko errepidean, ezponda bateko sarea konpontzen ari da Bizkaiko Foru Aldundia. Hala, errepideko trafikoa semaforoekin erregulatzen ari dira. Atzo hasi zituzten lanak eta bizpahiru egunetan amaitzea aurreikusten dute Foru Aldunditik.