Denboraldia, berez, otsailaren 2an hasi behar zen, baina Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak erabakita atzeratu egin da. Orain, baina, Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako ontziek astelehenean hasi ahalko dute berdelaren arrantza denboraldia. Guztira 5,2 tonako kuota izango dute: 3,7 Bizkaikoek eta 1,5 Gipuzkoakoek.