Underground Gauen barruan, zapatuan (otsailak 14) punk-rock jaialdia egingo dute Astran. Ohi bezala, 21:00ak aldera hasiko dira musika emanaldiak. Interesatuek bost eurotan erosi ditzakete sarrerak.
Oraingoan ere, atzerriko talde bat izango da musika jaialdiko izarra. Hain zuzen, Frantziako The Janitors taldeak kulturarako fabrika sozialeko taula gainean izango dira. 2003an sorturiko banda frantziarra da The Janitors. 77ko Punka eta British Oi! musika jotzen dute lau taldekideek.
Punk-rocka eta Oi! musika maite dutenek, ederto pasatzeko beste bi kontzertu izango dituzte aukeran. Alde batetik Rnockont talde madrildarra izango da Astrako taula gainean. Bestalde, Doubling Boys talde gipuzkoarrak ere kontzertua eskainiko du Underground gauen baitan.