Txalo artean hartu dituzte gaur arratsaldean, Txomin Arana Ereñoko moto gidaria eta bera laguntzen aritu den Roberto Arrieta Pipi mekanikaria Dakar lasterketatik bueltan, Loiuko aireportuan. Hainbat izan ziren horiei ongietorria egiteko bertaratu diren lagunak. Argentina, Txile eta Bolivia inguruetan egindako lasterketa bikainak, baina, ez du aitorpen bakarra izango; izan ere, datorren zapatuan, hilaren 24an, Ereñoko udaletxeko balkoitik omenduko dute herriko moto gidaria. Egun horretan, gainera, bazkaltzeko bilduko dira Aranagaz batera hainbat eta hainbat motozale, Ereñoko pilotuari «merezitako ongietorria emateko». Aranak bigarren urtez parte hartu du Dakarren, eta sailkapen orokorrean 16. postua lortu du.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.