2.100 kilometro baino gehiago egingo ditu 19. Korrikak. Urepelen ekingo dio martxoaren 19an eta Bilbon amaituko da martxoaren 29an. Euskal Herria zeharkatzeko gelditu gabeko hamaika egun egingo ditu Korrikak. Lea-Artibaitik etorrita, Bedaronatik sartuko da Busturialdera 19. Korrika, martxoaren 24an, goizaldean, hain zuzen ere. Aurreikuspenen arabera, 02:19ak aldera iritsiko da lekukoa Busturialdera eta Bermeotik 08:48an aterako da.
AEK-k Busturialderako aurreikusi duen ordutegia:
Bedarona. 02:19:13
Ea. 02:25:43
Ibarrangelu. 03:02:43
Elantxobe. 03:21:43
Ibarrangelu. 03:34:43
Gautegiz Arteaga. 03:47:13
Kortezubi. 04:32:13
Arratzu. 04:45:13
Gernika-Lumo. 04:51:43
Muxika. 05:10:43
Gernika-Lumo. 05:25:01
Forua. 06:15:55
Murueta. 06:21:55
Busturia. 06:47:25
Sukarrieta. 07:00:25
Mundaka. 07:12:55
Bermeo. 07:25:25