Lekuek musika jaialdia antolatzeko batzarra egingo dute bihar
Bihar (urtarrilak 21) Gernikako Lekuek musika jaialdia antolatzen jarraitzeko hurrengo batzarra egingo dute gernikarrek. Besteak beste, norbanakoek, kultur eragileek, tabernariek, eta musika taldeek parte hartu dezakete bileran. Martxoan antolatuko dute musika jaialdia, bigarren aldiz. Iazko egitasmoa oso arrakastatsua izan zen.