Herriko gazteekin antzerki taldea sortu gura du Gernika-Lumoko Udalak
Eneritz Artetxe antzezle gernikarra izango da irakaslea
15 eta 18 urtera bitarteko gazteentzako sorkuntza tailerra sortu gura du Gernika-Lumoko Udalak. Hain zuzen, antzerki talde bat eratzeko asmoa agertu du. Gazteei zuzendutako egitasmo horrek bestelako helburu batzuk ere badituela azaldu dute udal administrazioko arduradunek: parte hartzaileek gaitasun sozialak garatzea, erraz eta trabarik barik berba egiten ikastea; euren sentimenduen kontzientzia hartzea; eta, konfiantza, entzuketa aktiboa, adimen emozionala eta gorputz adierazpena lantzea.
Eneritz Artetxe antzezle gernikarra izango da ikastaroaren eta taldea gidatzearen arduraduna. Besteak beste, antzerki.adierazpena eta teknikak ikasiko dituzte gazteek Artetxeren laguntzarekin.