Egueneko irakurleen txokoan, Lander Garrok idatzitako
Gerra txikia liburua landuko dute parte hartzaileek. 18:30ean hasiko da saioa udal liburutegian.
Isa Castillo izango da irakurleen txokoko dinamizatzailea eta parte hartu gura dutenek liburutegian eskatu ahalko dute liburua etziko saiorako irakurtzeko. Xabi Ugarte umea da Garroren liburuaren protagonista, eta haren ikuspegia erabiliz kontatzen du istorioa. 80. hamarkadan, GALen garaian, familiarekin Hendaiara bizitzen joan behar da liburuko protagonista, aita errefuxiatua baitu.
Irakurleen txokoa, hilean behin batzen da, hain zuzen ere, hileko hirugarren eguenetan jartzen dute hitzordua. Hurbiltzen direnek, euskarazko liburu bati buruz egiten dute berba. Ekimen horren bitartez, euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatu gura da eta euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera eman, gainera. Horrez gain, talde egonkor bat sortzea da horien asmoa.