Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) Urdaibai Bird Center-ek sustatutako
Inguruko Hegaztiak proiektuan parte hartuko du. Jakinarazi dutenez, hitzarmen bat sinatu dute bi erakunde horiek. Hala, adostutakoaren arabera, proiektuan erabiliko den txorientzako janariak jatorri ekologikoa izango du. Ahal den neurrian, gainera, inguruan ekoiztutako produktuak izango dira. Ekilore eta artatxiki garauak, esaterako, Arabako lautadan ekoizten dituzte.
Proiektuan parte hartzen ari diren norbanakoek ere jateko ekologikoa erosteko aukera izango dute. Hain zuzen,Urdaibai Bird Center-en izango da eskuragarri.