«Pozik» agertu dira antolatzaileak, zapatuan Mundakan egin zuten bigarren eskuko azokak izandako harrerarekin. Hogei lagunentzako lekua zegoen, eta «dena bete» zutela aipatu dute; «batzuek gainera, kanpoan geratu behar izan dute», aipatu du Mili Blanco antolatzaileak.
Lehenengo azoka honek izan duen arrakasta ikusita, udaberrirako, beste bat antolatzeko asmoa iragarri dute, «eguraldi hobeagoarekin». Gainera, Blancok esan duenaren arabera, «Mundakako Udaletik esan didate, agian egun osorako azoka bat antolatu dezakegula eta erakusmahai gehiagorekin. Jendeak interesa agertu baitu».