Umorezko bakarrizketak izango dira bihar gauean, Uhagon kulturgunean
Umorezko bakarrizketak eskainiko dituzte Gemma Martinez eta Maribel Salas aktoreek, bihar 20:00etan, Uhagon kulturgunean. Bakarrizketak, ikuskizuna, eta abestiak; Guztira ordu eta erdiko ikuskizun borobila izango dela aurreratu dute.Bizitzaren gai garr...
Bizitzaren gai garrantzitsuez ariko da Gemma Martinez, «taldeko terapia» eginez. Hiru gauza daudela bizitzan dio abestiak, «osasuna, dirua eta maitasuna», baina Martinezen ustez, «enpleguak ez ditu pertsonak duin bihurtzen, osasuna eta fedea gehiegi baloratzen dira, eta maitasuna kaka bat da».
Maribel Salas Vaya Semanitako Maite edo Euskolegas eta Euskadi movie-n parte hartu duen aktore ezagunak horren ondo ezagutzen duen telebista mundua azalduko du umoreari kolpeta. Musika saio bi ere gaineratuko ditu, gainera, bere ikuskizunean.
Emanaldira joateko sarrerak salgai daude Uhagon kulturguneko tabernan, 8 eurotan. Uhagongo bazkideek, beste alde batetik, sarrerak 5 eurotan eskuratu ahalko dituzte.