Gernika Bizkaiak Zamoran jokatuko du bihar, ligako 15. partida
Emakumeen Ligako hamabosgarren partida jokatuko du Gernika Bizkaiak bihar. Hain zuzen, Zamorako neskak izango dituzte aurkari Angel Nieto udal pabiloian 19:00etan hasiko duten norgehiagokan. Hain zuzen, Zamarat taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak...
Hamalau partida jokatuta, zortzi irabazi dituzte orain arte gernikarrek, eta, gainontzeko seiak, berriz, galdu egin dituzte. Horren ondorioz, Emakumeen Ligako sailkapen orokorrean seigarren postuan dira Gernika Bizkaiako neskak. Hala ere, Embutidos Pajariel Bembibre bosgarren sailkatuagaz puntu kopu- ruan berdinduta daude gernikarrak. Bina puntu dituzte.
Zamorako (Gaztela eta Leon) Zamarat saskibaloi taldea, beste alde batetik, zortzigarren sailkatua da, hamalau puntutatik sei irabazi eta zortzi galdu ostean. Azken talde horrek 20 puntu dauzka, Rivas Ecopolis zazpigarren sailkatuak modura.Gernikarrek, hortaz, sailkapeneko goragoko eta beheragoko taldeak gertu-gertu dituzte.