Euskararen erabilera sustatzeko lanean ari dira lekeitiarrak
Lekeitioko euskararen erabileran eragiteko lanean jarri dira 35 herritar inguru, lau lantaldetan antolatuta. Guztien artean osatzen dute EIXU bigarren berbia be euskeraz dinamika, Udaleko Euskara Sailagaz koordinatuta. Lantalde bakoitza bere alorrean d...
Hamar lagun batu dira Euskara zuzena, jatorra eta egokia izeneko lantaldean, eta Lekeition egun egiten den euskararen kalitatean eragitea da euren asmoa, eta bide batez, erabileran. Beste zortzi lagun herriko komertzioetako Hizkuntza paisaia euskaratzeko lantaldean dabiltza. Badira ere Kontzientziazio lantaldea eratu dutenak, horiek ikastolan eta eskolan guraso, begirale eta irakasleentzako tailerrak ematen dabiltza, euskaraz kontzienteki eragitea hausnartzen. Azkenik, Komunikazioaren lantaldea dago. Haien helburua udaberrirako Lekeitioko euskararen inguruko dokumental bat ateratzea da. Hala eta guztiz ere, poliki-poliki badoaz dokumental horren zati batzuk aurreratzen, eta sare sozialetan eta zine aretoan hasita daude erakusten. Bi esketx prestatu dituzte orain arte: https://www.youtube.com/watch?v=nUiiYHYui-Y eta https: //www.youtube.com /watch?v=lmVCXyOKC78.
Lekeition euskararen erabilerak beherantz egin duela eta, bere kezka agertu zuen udaleko euskara batzordeak. Batez ere 25-55 urte bitartekoen artean nabaritu zuten beherakada. Egoera horri buelta emateko hainbat tailer eta ikastaro antolatu dituzte, herritarrak eurak behar horretara batuz.