Astran joko du The Kids Belgikako punk talde famatuak
77ko punka dakarte musikari belgikarrek. Bihar izango da musika jaialdia, 21:00etan hasita. Bi talde gehiago ere igoko dira kulturarako fabrika sozialeko agertokiraAstrak aparteko kontzertua hartuko du bihar. Hain zuzen, punk-rock jaialdia antolatu dut...
77ko punka dakarte musikari belgikarrek. Bihar izango da musika jaialdia, 21:00etan hasita. Bi talde gehiago ere igoko dira kulturarako fabrika sozialeko agertokira
Astrak aparteko kontzertua hartuko du bihar. Hain zuzen, punk-rock jaialdia antolatu dute Underground Gauen barruan, eta bertan joko du The Kids Belgikako punk talde famatuak. The Kids taldeak 77ko punk doinuak lantzen ditu. Hala, musika mota horren zale klasikoenek primeran pasatzeko aukera edukiko dute.Taldea 1976an sortu zuten Ludo Marimanek eta De Haes anaiek. Hasieran beste izen bat zuen arren, arrakasta The Kids izenagaz heldu zitzaion hirukoteari, Belgikako punk talde famatuenetako bat bihurtuz. Hamar urteko ibilbidean bost lan luze kaleratu ostean, taldea banatu egin zen. 1996an, baina, The Kids berriro batu zen, ordutik hainbat kontzertu joz.
Gaur egun, Mariman da taldean jarraitzen duen orduko musikari bakarra, baina zuzeneko ikusgarriak izaten ohi dira taldearenak. 2006an taldeak 30 urte bete zituen.
The Kids-egaz batera, Barakaldoko Tiparrakers eta Bilboko Toni Metralla y los antibalas taldeak ere igoko dira Astrako taula gainera. 21:00ak aldera hasiko da ikuskizuna.