Urtarrileko Ezetz jakin! ere prest du Berbalagunek
Parte hartu gura duenak, kalean du dagoeneko urtarrileko Ezetz jakin! lehiaketaren galdetegia. Oraingoan, gainera, galderak errazak izango direla esan dute Berbalagunkideek, eta saria Lezama jatetxeak emango du. Abenduko saria atzo eman zuten. Hain zuz...
Parte hartu gura duenak, kalean du dagoeneko urtarrileko Ezetz jakin! lehiaketaren galdetegia. Oraingoan, gainera, galderak errazak izango direla esan dute Berbalagunkideek, eta saria Lezama jatetxeak emango du. Abenduko saria atzo eman zuten. Hain zuzen, Gorka Gorostiza udal euskaltegiko ikasleak irabazi du Laztana jatetxean bi lagunentzako jatordua. 95 lagunek parte hartu dute abenduko lehiaketan, eta 77k erantzun dituzte galdera guztiak behar bezala.