Bermeoko Besalde elkarteak XI. Sahararen aldeko euskal karabana abiarazi du Busturialdean. Aljeriako errefuxiatu sahararren kanpamentuetara bidaltzeko janari bilketa da, hain zuzen ere, Besaldek hamaikagarren urtez abiatzen duena.
Piztu Itxaropena izeneko kanpainaren helburu nagusia «herri sahararrera ahalik eta elikagai kopuru gehien eroatea da, errefuxiatuen kanpamenduetan duten elikagai falta asebetetzekotan», diote Besaldetik.
Jakinarazi dutenez, aurten, urtarrilaren 24ra arte ariko dira eskualdean janari bilketa egiten. Hain zuzen ere, atuna oliotan, sardinak oliotan, egoskariak, pasta, azukrea eta konpresak batuko dituzte Busturialdeko dendetan, supermerkatuetan eta ikastetxeetan. Horrez gain, Bermeoko San Frantzisko elizako lokaletan ere jasoko dituzte produktuok astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara.
Bestalde, Besalde elkartekoek azaldutakoaren arabera, «urtero egin moduan, kontserberetatik arrain latak jasotzen ari gara». Busturialdeko zenbait udalek, gainera, diru laguntzak ematen dituztela diote, Bermeokoak eta Gernika-Lumokoak, esaterako: «aurton, Gernika-Lumoko udalak 2.164 euro eman ditu Karabanarako».
Logistikarako laguntzak
Udaletatik jasotzen dituzten diru laguntza horiek, Otsailak 27 Euskal Elkarteen Koordinakundeak kudeatzen duen Karabanaren logistika eta antolakuntzarako erabiltzen direla zehaztu dute Besaldekoek. Gainera, herritarrek ere aportazioak egiten dituztela aipatzen dute, horregatik, bildutako guztiaren datu zehatzak kanpaina amaitzerakoan emango dituzte, urtero egiten duten modura. Sahararen aldeko euskal karabana otsailean abiatuko da Euskal Herritik, hala ere, oraindik ez dute eguna zehaztu.
Udaletatik jasotzen dituzten diru laguntza horiek,
Otsailak 27 Euskal Elkarteen Koordinakundeak kudeatzen duen Karabanaren logistika eta antolakuntzarako erabiltzen direla zehaztu dute Besaldekoek. Gainera, herritarrek ere aportazioak egiten dituztela aipatzen dute, horregatik, bildutako guztiaren datu zehatzak kanpaina amaitzerakoan emango dituzte, urtero egiten duten modura. Sahararen aldeko euskal karabana otsailean abiatuko da Euskal Herritik, hala ere, oraindik ez dute eguna zehaztu.
Besaldekoen arabera, «Saharar herriak 30 urte baino gehiago daramatza Aljeriako basamortu latzean Marokok okupatutako euren benetako herrialdera noiz itzuliko zain. Basamortu horretan ez da ezer hazten, ez dago urik ezta elektrizitaterik ere. Han erakundeek eta herriek bidalitako laguntzarekin baino ez dira bizi. Guzti horregatik antolatzen dugu urtero Sahara bidaltzeko karabana».