Gernika-Lumoko saskibaloi taldeak 79-70 nagusitu zen oreka handiko partidan. Azken minutuetan aurrerapausoa emanda eskuratu zuten garaipena Gernika Bizkaiko jokalariek. Garaipena lortuta, gernikarrak seigarren postuan dira sailkapen orokorrean. Asteburuko jardunaldiaren ostean, baina, Embutidos Pajariel (Bembribre; Gaztela Leon) bosgarren sailkatuagaz berdinduta daude bertoko neskak. Izan ere leondarrek galdu egin zuten Campus Promete taldearen kontra. Hain zuzen, zortzina garaipen dituzte. Rivas Ecopolis zazpigarren sailkatuak, bestalde, sei garaipen lortu ditu.
Aspaldiko partez, gernikarren partida borobila jokatu zuen Gernika Bizkaiak. Lehen laurdena oso orekatua izan zen. Hala, hasierako laurdena 19-18ko emaitzagaz amaitu zen. Bigarren laurdenean gipuzkoarrek zein gernikarrek defentsa lan bikaina egin zuten, saskiratze errezak ekidinez. Atsedenaldira 35-34 emaitzagaz joan ziren jokalariak.
Atsedenalditik bueltan, partida apur bat erotu zen. UPVk partida minutu hoberenak jokatu zituen laurden horretan, markagailuan aurreratuz. Hain zuzen, 46-51 amaitu zen hirugarren laurdena.
Gernikarrak atzetik zeuden markagailuan, baina Mosbyk taldearen erantzunkizuna hartu zuen beregain. Partidari buelta ematea ez zen erraza izan, baina bertokoek ez zuten e4tsi. Hala, hiru minuturen lau puntuko aldea zuten bertokoek. Partidaren azken minutuetan, Gernika Bizkaia hobeto moldatu zen, errenta mantenduz.