0-0eko emanitzagaz amaitu ziren Busturialdeko fútbol taldeen asteburuko partidak. Gernikak, esaterako, Deportivo Alavesen kontra berdindu zuen. Bermeok, berriz, Erandioren kontra. Bertoko taldeek etxetik kanpo berdindu zuten. Hala, puntukoa balekoa da bi taldeentzat.
Gasteizen berdinduta, Gernikak hirugarren postuari eutsi dio. Hain zuzen, 37 puntu dauzkate gernikarrek. Laugarren, postuan, Zalla dago orain. Zallakoak puntu bakarrera dituzte bertokoek. Bosgarren sailkatua, bestalde, Berio (Gipuzkoa) da, 35 puntugaz. Beasain seigarrena ere partida batera dago. Hala, hilaren 16ko asteburuan garaipena lortzeko beharrizana izango du Gernikak. Bestela, play-off postuetatik irtetezeko arriskua izango luke Gernika-Lumoko taldeak.
Bermeok ere, hamabigarren postuari eutsi dio Erandion puntu bat lortuta. Bermeotarrek 26 puntu lortu dituzte orain arte. Bederatzigarren sailkatutik 17.era, puntu kopuru atzekoa dute taldeek. Hala, gora zein behera egin dezakete bermeotarrek datozen partidak irabaziz edo galduz gero.