Bermeoko Beitia saltokiko gabonetako erakusleihoa. Argazkia: Beitia
Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako Bizkaiko XXXI. erakusleihoen lehiaketako sari lokala Bermeoko Beitia saltokiarentzat izan da. Saltoki horretako arduradunak herriko alkate Idurre Bidegurenen eskutik jaso zuen saria joan den eguena iluntzean Bilboko Euskalduna Jauregian egindako sari banaketa ekitaldian. Irizpide artistikoak, teknikoak eta merkataritza arlokoak kontuan hartuz, aukeratu dute Bermeoko saltokia irabazletzat. Hain zuzen, arlo ezberdinetako profesionalek, merkatariek eta Bilboko Merkataritza Ganberako kideek osatutako epaimahaiak hartu du erabaki hori.
Argazkia: Beitia saltokia
Idurre Bideguren alkatea Beitia saltokiko arduradunarekin. Argazkia: Bermeoko Udala