Anbulatorio aurreko espaloia, lanak egin ostean. Argazkia: Bermeoko Udala
Irisgarritasuna bermatu aldera, Bermeoko Udalak anbulatorio aurreko espaloia egokitu du. Hala, udaletik azaldutakoaren arabera, «zebra-bide pareko espaloi guztia egokitu da, leundu egin da, hain zuzen». Lanok herritarren beharrizanei erantzuna emateko egin direla zehaztu dute, «hainbat dira eta egunean zehar gune horretatik ibiltzen diren herritarrak». Bestalde, epe laburrean, zaharren udal egoitzaren zebra-bidearen pareko espaloia egokitzeko lanak ere hasiko dituztela jakinarazi dute.